EGOKITUZ Unibertsitateko Masterren Irakaskuntzan

EGOKITUZ taldeko kideak Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait masterren irakaskuntzako partaide dira.

Autonomia Pertsonalerako Teknologia Unibertsitate Masterra

Autonomia Pertsonalerako Teknologia Unibertsitate Masterra

Pertsona helduen eta gaitasun eza dutenen bizitza-kalitatea areagotzeko teknologiak diseinatzeko, ebaluatzeko eta garatzeko behar diren ezaguerak biltzen ditu Master honek. Jasotako trebakuntzarekin, ikasleek erraztuko dute autonomia pertsonalaren promozioan parte hartzen duten profesionalen, erabiltzaileen, senitartekoen eta administrazioen arteko ezagueren komunikazioa: Masterraren konpetentziak eta ezaguerak aplikatzeko eremuak asko dira. Guztiek pertsonen beharrak eta laguntzeko teknologiak elkartzeko balio dute. Horretarako, osasun, gizarte eta teknologia arloetako diziplina anitzeko ikuspegitik abiatzen gara.

Sistema Txertatuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Sistema Txertatuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Master profesional honek industrian gero eta gehiago behar diren Sistema Txertatuen Ingeniaritza arloko profesional espezializatuak sortzea du helburu: izan ere, egungo titulazio bakar batek ere ez du behar hori modu integratuan betetzen. Sistema txertatu bat (ingelesez embedded system) modulu bakar bat osatzen duten hardware eta software osagaiak erabiliz diseinatutako sistema elektronikoa da, berariazko aplikazio batean erabiltzekoa. Gaur egun arlo askotan erabiltzen dira, hala nola informazio-teknologia berrietan, komunikazio mugikorretan edo berariazko kontrol-sistemetan (etxeetan, ibilgailuetan, hegazkinetan).

Sistema Informatiko Aurreratuak Unibertsitate Masterra

Sistema Informatiko Aurreratuak Unibertsitate Masterra

Sistema Informatiko Aurreratuak izeneko Masterrak ikerketarako formazioa eskaintzen du informatikaren lau atal garrantzitsutan: Sistema Adimendunak, Interakzio Naturaleko Ereduak, Sistema Banatuak eta Web Sistemak. Hautazko irakasgaien aukera zabal (28 irakasgai) eta malgua dela eta, ikasleak bere curriculuma molda dezake bere interesen arabera eta tutore akademikoaren laguntzaz. Informatika Ingeniaritzako Doktorego Programarako sarbidea eskaintzen du (Bikaintasuneranzko Aipamena duen doktorego-programa).