Julio Abascal IFIP Fellow izendatuta

Berria

2019 Urria 12 · ·

2019ko urriaren 12an eta 13an Kievean ospatu zen Informazioaren Tratamendurako Nazioarteko Federazioaren (IFIP) Batzar Nagusiak Julio Abascal irakaslea IFIP Fellow izendatu zuen. IFIP Fellow aintzatespenak prestigio eta esperientzia profesionalagatik ez ezik IFIPera egindako ekarpenengatik ere aitortzen du. IFIP Fellow diploma eta adierazgarriak 2020ko irailaren 28an Parisko Maison de l’UNESCO ospatuko diren IFIP 60. urteurreneko ospakizunetan emango dira.