A Framework for Abstraction and Virtualisa tion of Sensors in Mobile Context- Aware Computing

Borja Gamecho 2015

Amaitua

Ikerketa lerroa:
Nonahiko Konputazioa eta Ingurune Adimenduak
Azalpena:

Gaur egungo gailu mugikor puntakoenek inguruneari erantzuteko gai diren aplikazio mugikorren garapenean oinarritzen dira. Testuingurua nabaritzeko ingurunearen informazioa behar da, zeina gailu mugikorretan txertatutako sentsoreen edo haririk gabeko sareen bitartez biltzen den. Aplikazio mugikorren garatzaileek erronka askori aurre egin behar izaten diete testuingurua kontuan hartzen duten aplikazioak garatzerakoan. Erronka nagusien artean, sentsoreen eta gailuen heterogeneotasuna izaten dira. Garatzaileei laguntzeko asmoz, Igerri izeneko sentsoreen abstrakzio eta birtualizaziorako marko kontzeptual bat proposatzen dugu. Bere helburu nagusia, testuinguruaren aplikazio hautemangarrien garapena erraztea da, erabiltzailearen ingurunean dauden sentsore espezifikoak edozein direla ere. Sentsore fisikoak zuzenean manipulatu behar izatea saihesteko, sentsore birtual eta abstraktuen egitura bat asmatu da. Igerri-ren sendotasuna egiaztatzeko, proposatutako markoan oinarritutako bi software osagai diseinatu dira. Lehenak, sentsore geruzen informazio geruzak prozesatu eta maila altuko testuinguru informazioa ematen du. Bigarrenak, sare aukerak kudeatu eta sentsoreen konfigurazioa denbora errealean burutzen ditu. Inplementazio hau testuingurua hautemateko gai eta adierazgarria den aplikazio batekin egoera desberdinetan frogatu da. Lortutako emaitzek erakusten dute inplementazioa, eta ondorioz marko kontzeptuala ere, aproposa dela testuinguruaren informazioa erabiltzeko eta sentsoreen programazioa ezkutatzeko. 

Fitxategiaren URLa:
https://addi.ehu.es/bitstream/10810/18391/1/Gamecho2015_Thesis_ISBN.pdf
Fitxategiaren izena:
Gamecho2015_Thesis_ISBN.pdf
Partehartzaileak:
Borja Gamecho
Luis Gardeazabal
Eremua:
Internazionala
Zuzendaria(k):
Julio Abascal
Luis Gardeazabal
Unibertsitatea:
Universidad de País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Zentroa:
Facultad de Informática
Saila:
Arquitectura y Tecnología de Computadores
Kalifikazioa:
Apto Cum Laude
Irakurketaren urtea:
2015