Affinto: Ontología para la definición y creación de sistemas de interacciones afectivas sensibles al contexto

Idoia Cearreta 2010

Amaitua

Ikerketa lerroa:
Konputazio Emozionala
Azalpena:

Sistema informatikoen diseinu egoki bat funtsezkoa da erabiltzaileekin informazioa elkartrukatu ahal izateko. Batez ere gaur egun, geroz eta ugariagoak baitira eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun sistemak. Sistema hauek abilezia eta jakintza nahikoa izan behar dute pertsonekin komunikatu eta beraien helburuak bete ahal izateko modu egoki, natural eta intuitibo batean. Horretarako, garrantzitsua da sistema hauek gure komunikazioetan hain ezaguna dugun informazio mota bat kontuan izatea. Informazio hau adibidez, ahots modulazioz, gorputz edo aurpegi adierazpenez transmititu ohi da.

Baina sistemek informazio mota hau iragazi ohi dute. Pertsona batzuk elkarrekintza gailu edo sistemak erabiltzen dituzte, ezinduentzako laguntza produktuak esaterako, beste pertsona batzuekin komunikatzeko. Beraz, pertsona hauentzat oso garrantzitsua da gailu eta sistema hauek edozein informazio mota maneiatzeko gai izatea. Baita inplizituki transmititzen den informazioa tratatzeko gauza izatea ere, adibidez aurpegi adierazpenak. Gainera, komunikazio bat ulergarriago izateko eta mezu anbiguoak eragozteko, beharrezkoa da emozioak transmititzea; eta ahots modulazio, zein aurpegi, gorputz eta gainerako adierazpenak pista edo adierazle moduan balio duten estimuluak dira gizakien emozioak ulertu edo nabaritu ahal izateko.

Tesi proposamen honek elkarrekintza sistemen eta erabiltzaileen arteko komunikaziorako, zein bitartekari bezala gailuak erabiltzen dituzten pertsonen arteko komunikaziorako, emozioen transmisioa kontutan eduki behar duten baliabideen garapenari laguntza eskaini nahi dio. Horretarako, egoera afektiboari dagokionean, kontutan hartu beharreko eragileak aztertu dira eta pertsona-sistema elkarrekintza afektiboen testuinguruaren eredu bat sortu da. Halaber, aipaturiko elkarrekintza afektiboen testuingurua definituko duen ontologia bat sortu da, egitura aldetik zabalgarria izateaz gainera elkarrekintzen informazio berria modu erraz batean gehitzea ahalbidetuko duena. Horrekin batera, ontologia hau oinarritzat hartzen duen arkitektura global bat eraiki da, erabiltzaileei interfaze adimentsu eta naturalak eskainiko  dizkieten baliabide afektiboen garapenean gida bezala baliagarria izan dadin. Azkenik, elkarrekintza eredu ezberdinak sortu dira proposaturiko ontologia eta arkitekturak balioztatzeko, eta buruturiko azterlana erabilpen kasu errealetan aplikatzeko helburuarekin.

Partehartzaileak:
Idoia Cearreta
Nestor Garay Vitoria
Egilea:
Idoia Cearreta
Zuzendaria(k):
Nestor Garay Vitoria
Unibertsitatea:
Universidad de País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Zentroa:
Facultad de Informática
Saila:
Arquitectura y Tecnología de Computadores
Kalifikazioa:
Sobresaliente Cum Laude
Irakurketaren urtea:
2010