Contributions to Automated Generation of User-Tailored Interfaces for people with Special Needs

Raúl Miñón 2015

Amaitua

Ikerketa lerroa:
Erabiltzaileren Modelaketa eta Interfaze Moldagarriak
Azalpena:

Erabiltzaile interfaze guztien garapenean irisgarritasuna kontuan hartzea Informazioaren Gizarteak ezartzen duen betebeharretako bat da. Irisgarritasun eskakizunak garapen prozesuaren lehenengo urratsetatik sartzeak ahalbidetu dezake oztoporik gabeko erabiltzaile interfazeen garapena. Ondorioz, behar bereziak dituzten erabiltzaileentzat arazorik gabeko elkarrekintza bermatuko da. Zentzu honetan, ereduetan oinarritutako interfazeen sortze automatikoa funts sendo bat izan daiteke, izan ere, erabiltzaileari egokitutako interfaze irisgarriak sortzeko sistema automatikoak garatzea du helburu. Sistema hauen abantaila nagusia honako hau da: edozein diseinatzaile gaitzen dutela erabiltzaile interfaze egokiak sortzeko nahiz eta bere irisgarritasun jakintza maila handia ez izan. Horregatik, sistema hauek beharrezko irisgarritasun eskakizun guztiak euren prozesu osoan kontuan hartu behar dituzte.

Tesi honek ereduetan oinarritutako erabiltzaile interfazeen garapen automatikorako sistemak sortzeko erreferentziazko marko bat definitzen du. Marko honen helburua zera da, egoera ezberdinetan behar bereziak dituzten erabiltzaileei egokitutako interfazeak automatikoki sortzeko goitik beherako metodologia bat definitu eta eraikitzea eta sortzen diren interfazeak ebaluatzea. Gainera, erreferentziazko marko honek egoera ezberdinetako ezaugarriak kontuan hartzen ditu adibidez garapen batzuentzat ezartzen diren eskakizun espezifikoak.

Proposatutako erreferentzia markoa hiru sistema ezberdinen garapenean ebaluatu da, bakoitza nonahiko inguruneen egoera ezberdinetan aplikagarria zelarik eta eskakizun espezifikoak zituelarik. Sistema horiek automatikoki sortutako erabiltzaile interfazeak metodo ezberdinak erabiliz ebaluatu dira adituetan oinarritutako teknikak eta erabiltzaile frogak erabiliz.

Horrez gain, Cameleon Erreferentzia Markoan oinarritutako modeloen garapena errazteko tresnak ere sortu dira. Horrela, modelo ezberdinetan irisgarritasunaren baldintzak definitzeko prozesua errazten da, adibidez erabiltzaile interfaze abstraktuaren modeloan eta ataza modeloan. Hori dela eta, tresna hauek eta definitutako erreferentzia markoan oinarriturik garatu diren sistemek erabiltzaileei egokitutako interfaze irisgarrien garapena, kudeaketa eta mantentze-lana erraztuko dute.

Eremua:
Internazionala
Egilea:
Raúl Miñón
Zuzendaria(k):
Julio Abascal
Myriam Arrue
Kalifikazioa:
Sobresaliente Cum Laude
Irakurketaren data:
2015-02-26
Irakurketaren urtea:
2015