John Kildal: Más Allá de la Pantalla Táctil: Interacción Multimodal en Nokia Research Center

Hitzaldi

2013 Uztaila 16 · 12:00 · Gradu Aretoa

Hitzaldi honetan gaur egun mugikorrekin elkarrekintza diseinatzerakoan aurkitu daitezken erronka nagusiei buruzko ikuspegi orokorra azalduko du. Gainera, arlo honetan dagoen berrikuntza prozesu berrikoiei buruz ere arituko da, batez ere, erabiltzaileetan oinarritutako ikerkuntza prozesuei buruz. 

Kildal doktore jaunak Nokia Research Center erakundean gauzatzen ari diren ikerkuntza adibide zehatzak emango ditu, adibidez, interfaze organiko eta modu anitzeko gertaera sorkuntza.

Johan Kildal doktore jauna Nokia Research Center (NRC, Espoo, Finlandia) erakundeko Ikertzaile Nagusia da. Bertan, erabiltzaileekin elkarrekintza teknika berriei buruzko proiektuak zuzentzen ditu. 2001an masterra amaitu zuen eta 2008an Doktoretza Glasgow-eko Unibertsitatean (Eskozia), Informatikako Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza arloan, Stephen Brewster-ek Irakasleak zuzentzen duen Multimodal Interaction Group ikerkuntza taldean.

Johan Kildal Gipuzkoan jaio zen eta bertan Goi-Mailako Industri Ingeniaritza ikasketak egin zituen. Ikerkuntzan murgildu aurretik, Gipuzkoan aritu zen lanean. Bere ikerkuntza lerro nagusiak hauek dira: modu anitzeko elkarrekintza, interfaze organikoak, elkarrekintza audio-haptikoa, interfaze mugikorrak eta irisgarritasuna.

Informazio gehiago: http://research.nokia.com/people/johan_kildal