Edu4All proiektuko bilera Informatika Fakultatean 2022ko urtarrilaren 10etik 14ra

2022 Urtarrila 10 · 09:30' · Ada Lovelace Aretoa - Informatika Fakultatea (UPV/EHU)

Babesleak:

Co-funded by the Erasmus+ Programme of the European Union.

Logo of the Erasmus+ Programme of the European Union

Hegalak Zabalik Fundazioaren laguntzarekin/Con la colaboración de la Fundación Hegalak Zabalik/With the support of the Hegalak Zabalik Foundation.

Hegalak Zabalik Foundation logo

Edu4All-en triptikoa

Datozen urtarrilaren 10etik 14ra, Erasmus+ CBHE motako Edu4All (Disability as Diversity: The Inclusion of Students with Disabilities in Higher Education, kodea: 618103-EPP-1-2020-1-PS-EPPKA2-CBHE-JP) proiektuko jardunaldiak egingo dira Informatika Fakultatean. Jardunaldi hauek Egokituz ikerketa taldeko kideek Hegalak Zabalik Fundazioaren laguntzarekin batera antolatu dituzte. Bertan elkartuko dira Palestinako, Jordaniako, Greziako eta Alemaniako partaideak, Egokituz taldeko kideekin eta bertako hainbat erakundeetako kideekin. Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Desgaitasun Zerbitzuen funtzionamendua nolakoa den azaltzea da, Palestinako eta Jordaniako unibertsitateetan horrelako zerbitzuak martxan jartzeko esperientziak jaso ditzaten. Proiektuari buruzko xehetasun gehiago: https://www.ptuk.edu.ps/projects/edu4all/